Albisteak

RABIOLI NATURAL ETA BEGETALA

22-10-2021 Euskaber

Astebururako errezeta beharrean?

 
Gaurkoan errezeta berezi eta errez bat dugu.
Ama Tabernako gure lagunen eskutik, oiloa eta arrautza konbinatuko dituen errezeta bat eskeintzen dizugu.
 
Osagaiak:
      -Oiloa
      -6 Arrautza gorringo
      -Kalabazin lorea
 
Kalabazin lorea oilo gisatu eta arrautza gorringoarekin beteko dugu.
Honetarako, oilo salda normala egingo dugu eta oiloaren haragia ongi ongi gisatua dagoenean bol batera aterako dugu haragia xehatzen dugularik. Oilo haragi pasta moduko bat lortuko dugu.
“Manga pastelera” batean sartuko dugu pasta hau eta kalabazin lore erdia beteko dugu.
Ondoren, docena erdi arrautza hartu eta gorringoa banadu zuringotik. Gorringo hauek ere “manga pastelera” batean sartu eta falta den kalabazin lore erdia betetzen bukatu.
Azkenik zure saltsarik gogokoenarekin lagundu, eta errezeta egina dago.
 
Oilo eta arrautzaren ziklo osoa lortuko duzu plater bakarrean.
 
Errezeta osoa Jabi Riveroren eskutik:
https://www.ondavasca.com/receta-con-huevos-euskaber-de-javi-ribero-ravioli-natural-vegetal/