Albisteak

ARRAUTZAREN MUNDUKO EGUNA III

15-10-2021 Euskaber

Azkenik, gure sektoreko bi profesional izan genituen oiloen zaintzaz eta animalien ongizatearen garrantziaz hitz egiten.
 
 
David Lizaso gure albaitaria. Garrantzitsuena oiloen osasuna eta ongizatea da. Argi dauka, oiloak ondo ez badaude, azken produktua ere ez dela kalitate gorenekoa izango.
 
Oiloek izan ditzaketen gaixotasun guztiak prebenitzeko lan egiten da, kontsumitzaileei transmititu dakieken gaixotasunik egon ez dadin. Horretarako, txertaketa plan batzuk erabiltzen dira.
 
Baserritarrei aholkularitza teknikoa ematen die, oiloen elikaduraren gaia eramaten du. Gure arrautza eta beste batendesberdintasuna, gure oiloak aske bizi direla da, egunero kanpora ateratzen direla. Horri esker, beren elikaduraren ehuneko handi bat larrean hartzen dutena da, belarra, intsektuak... eta hori produktua dastatzeko unean nabarmentzen da, bere testura eta kolorean.
 
 
Alberto Diaz, ANDA, Asociación Nacional para la Defenda de los Animales elkarteko zuzendaria.
Animaliak babesteko elkarte hau 89. urtean sortu zen. Oiloen ongizate zihurtatzen duen zigilu bat sortu da, ANDA izenekoa, eta gure ontzietan aurki dezakezue.
 
abeltegi masiboen garapen handiak eraginda hasi zen elkartea hegaztien munduan zentratzen. Kontsumitzaileak errespetatzen eta zaintzen diren animalien produktuak eskatzen ditu. Orain gutxi ikusi zuten 1. eta 2. zenbakietako arrautzetan, kaioletatik kanpo daudenetan, oso modu intentsifikatuan gauzatzen ari zirela. Tamaina izugarriak zituzten, eta landa eremuak geroz eta gutxiago ziren.
 
Hori ez da kontsumitzaileak buruan duen irudia produktu alternatibo bat erosten duenean. Horregatik, eredu alternatibo horiek benetan irudikatuko zituzten aliatuak eta ekoizpenak bilatzen hasi ziren, eta hemen Euskaber ezagutu zuten, landako arrautza eta arrautza ekologikoen hazkuntzan aitzindariak.
ANDA zigilua identifikagarria da, landa-mundua, jasangarritasuna eta animalien ongizatea benetan babesten dituzten ekoizpenak bereizteko.
 
Elkarrizketa osoa:
https://www.ondavasca.com/la-calidad-del-huevo-empieza-con-una-buena-crianza-de-las-gallinas/