Albisteak

ARRAUTZAREN MUNDUKO EGUNA II

15-10-2021 Euskaber

Euskabergo benetako protagonistak ere izan genituen, baserritarrak. Oiloen zaintzaz eta kontsumitzaileak produkturik onena eta freskoena izan dezan arduratzen direnak. 

Iñigo Irigoyen Kanpezukoa da, Araba. Duela 13 urte egin zuen bat Euskaber proiektuarekin. Landa-eremu batean sartzeko proiektu baten bila zebilen. 2007. urtean Euskaber ezagutu zuen eta produktoreak behar zituztela ikusi zuen. Bertara deitu eta lehen momentutik ikusi zuen hazteko ahalmena zuen proiektu bat zela. Eusko Label zigilua duten landako arrautzen ekoizlea da, eta askatasunean bizi diren 6000 oilo ditu.
 
 
Vanesa Valcarcek Busturian du bere oilotegia. Berak arrautza ekologikoa ekoizten du. 3.000 oilo dituelarik. Arrautza ekologikoak merkatuko gainerako arrautzekin alderatuta zer ez duen azaltzen digu. Oiloei ematen zaien pentsuak ez du transgenikorik, ez kontserbanterik; gainera, guztiz beharrezkoa ez bada, oiloei ez zaie inolako sendagai edo antibiotikorik ematen, eta hori gertatzen bada, arrautza horiek ez dira ekologiko gisa merkaturatzen. Oiloak landako oiloak bezala bizi dira. Askatasun osoz bizi dira gure landetan.
 
Elkarrizketa osoa:
https://www.ondavasca.com/inigo-irigoyen-y-vanesa-valcarce-nos-explican-el-proceso-de-produccion-de-los-huevos-camperos-y-ecologicos/