ARRAUTZAREN MUNDUKO EGUNA I
15-10-2021 Euskaber
Egun on guztioi!
Aurreko astean izan genuen egun berezia oroitzen jarraitzen dugu, ostirala urriak 8. Gure egun handia izan ze MUNDUKO ARRAUTZAREN EGUNA!
Onda Vascan bi orduko irratsaio berezi batean parte hartzeko aukera paregabea izan genuen. Gainera, Euskaber familia osatzen dugun zati desberdinek hitz egin zuten.
Baina honetaz hitz egitea baino hobea da elkarrizketak entzutea. Gure parte hartzearen une batzuk uzten dizkizuegu.
Esteban Atxa, Euskaber-en sortzaile eta lehendakaria. Euskaber proiektua azaldutzen digu.
60ko hamarkadan, aske zeuden oiloen hazkuntza desagertu egin zen. 20. mendearen hasieran, Euskal Herriko 3 baserritar txikik berreskuratu zuten aske zeuden oiloak hazteko modua, eta 2006an Euskaber sortu zen.
Euskaber-en helburu soziala landa-garapena da, eta arrautzak objektu hori errentagarria izateko erabiltzen ditugu. Baserritarrei baserrian eta baserritik bizitzeko aukera ematen zaien proiektua da.
Euskaber baserritar txikien kooperatiba bat da, eta guztiek parte hartze bera dute, enpresaren onurak haietara itzultzen direlarik.
Estebanen iritziz, oso proiektu pertsonala da, eta asko esan nahi du, bere enpresaren oinarrietan sortu baitzen; proiektu pribatu bat utzi zuen gizarte-proiektu batean sartzeko. Baina garrantzitsuenak baserritarrak dira, bizimodu libre, iraunkor eta natural batean murgildu direnak, kalitatezko produktua eskaintzen dituztelarik.

Karmele Pikabea euskabergo gerente berria da, ideia berriak, ezagutza, hizkuntza digitala eta bere esperientzia eskainiko dituena. Erronka berri askorekin gehitu da taldera.
Beretzat Euskaberren parte izatea luxua da. Proiektu zoragarria iruditzen zaio non pertsonen ametsak egi bihurtzen laguntzen duen.
Gaur egun, 33 baserritarrek osatzen dute Euskaber familia. Gehienak oso gazteak dira, eta ez dute inoiz harremanik izan hegaztiekin edo abeltzaintzarekin. Atzean utzi dituzte beraien lanak bizimodu honetan sartzeko. Izugarrizko aldaketa suposatzen du beraien bizitzetan baina erronka berriak gogoz eta ilusioz hartzen dituzte.
Elkarrizketa osoa: